Senpereko mediateka, atseginez, euskarazko liburu baten inguruko topaketa batera gomitatzen zaituztete, 2026ko azaroaren 12an, 19:00etan. Euskararekiko ibilaldia bat, hots emazte batena eta sketch book moduan kontatua.
Euskararen urtaroaren karietara, Andrea Bella Garcia idazlea atsegin handiz errezibituko dugu Senpereko mediatekan, « Euskara eta Biok » bere liburuaz hitz egiteko. Topaketa, azaroaren 12an, iraganen da, 19:00etan.
Eta gogoa pizteko, hona aurkezpena :
EUSKARA ETA BIOK jalgi hadi mundura
Jatorri euskaldunik ez izan arren, Andrea Bella García uruguaitarra euskaldun peto-petoa da, bai eta erabateko artista polifazetikoa ere. Euskarak zabaldu dizkio ateak parez-pare Euskal Herrian, eta argitalpenaren xede nagusia da gaurdaino euskararekiko egiten ari den bidaia ezagutaraztea. Andreak ilustratutako bidaia-koadernoa proiektu pertsonala da, sketchbook gisara sortutakoa, eta marrazkiari hitza josi dio Ainize Madariaga senpertarrak, maisuki, egiari zor!
Publikoarekin trukaketa iragan ondotik, antolaturiko janari-mahain baten inguruan, euskararekiko gozamena luzatzeko parada izanen da.
Beraz, izan euskaraduna, euskara arras ongi menperatu ala ez, euskara ikasten ari izan ala ez, denak ongi etorriak zarete euskaraz gozatzeko gaualdi honetara.
Ekitaldia euskaraz iraganen da eta behar izanez gero, aldibereko itzulpena segurtatua izanen da.
- Sartzea librea.
- Janari mahain bat eskainia.
- Izen-emateak mediatekan egiten dira.
--FR--
RENCONTRE AUTOUR D’UN LIVRE EN BASQUE
La médiathèque municipale a le plaisir de vous convier à une rencontre autour d’un livre en basque le jeudi 12 novembre 2026 à 19h. Un sketch book sur le parcours et les motivations d’une femme pour apprendre la langue basque…
Dans le cadre de l’évènement « Euskararen urtaroa », nous aurons le plaisir d’accueillir l’auteure Andrea Bella Garcia autour de son livre, « Euskara eta Biok ».
Un échange avec le public fera suite à la présentation.
Andrea Bella Garcia est uruguayenne et parfaitement bascophone. Elle est également une artiste multi-facette. Au Pays basque, l’euskara lui a généreusement ouvert les portes et avec son livre, elle souhaite nous témoigner la relation qu’elle est en train de construire avec cette langue. C’est aussi un livre illustré sous la forme d’un carnet de voyage, créé à la manière d’un sketchbook. La Senpertar Ainize Madariaga, a participé à la réalisation de ce carnet de voyage puisqu’elle a créé les textes en lien avec les illustrations.
La rencontre est ouverte à tout le monde, qu’on soit bascophone ou pas, dans un processus d’apprentissage de la langue basque ou pas. La rencontre aura lieu en basque, avec si besoin, une traduction simultanée. La soirée se clôturera par un buffet, occasion de prolonger ce moment de plaisir autour de la langue basque et en langue basque.
- Entrée libre.
- Buffet froid.
- Inscription auprès de la médiathèque.

