Le mot du maire

Chers Senpertar, 

C’est avec un grand honneur que je m’adresse à vous pour la première fois en tant que Maire.

Etre Maire, c’est exercer un mandat au plus proche des senpertar, mener une action concrète. C’est une responsabilité lourde mais exaltante.

Je ne suis pas seul ; j’ai choisi une équipe soudée pour m’accompagner et qui met ses compétences et toute son énergie, au service de notre village. Vous pouvez avoir confiance en nous.

La responsabilité que je porte impose aussi une certaine humilité. Nous allons apporter notre pierre à l’édifice pour la vie et le développement de notre commune. Nous n’allons pas défaire pour le plaisir de refaire. Mais nous allons effectivement reconsidérer les projets que nous avons jugés hors de propos, en accord avec le vote que vous avez exprimé.

Je tiens à rappeler qu’il n’y pas de démocratie sans débat. Les conseillers d’opposition ont également un rôle à jouer dans ce conseil et j’y veillerai.

Nous sommes déjà au travail, un travail que nous voulons efficace, méthodique  et rigoureux. Je sais que je pourrai compter sur le professionnalisme et sur l’expérience de tous les employés communaux. Toute mon équipe municipale est heureuse et fière de pouvoir travailler avec eux au service de tous les Senpertar.

Pour terminer, je rappellerai trois de nos engagements principaux :

Le premier: être disponibles et à votre écoute. Je le serai bien sûr, comme chacun des adjoints. 

Le deuxième: consulter les habitants sur les sujets qui les concernent, avant de prendre des décisions.

Le troisième: gérer avec rigueur les finances publiques. 

Nous n’oublierons pas que nous avons été élus pour être à votre service et pour permettre un développement harmonieux de notre village.

 

 


Senpertar maiteak,

Ohore handi bat da neretzat zueri lehen aldikotz Auzapez gisa mintzatzea.

Auzapez izatea, senpertarrengandik hurbil izanez kargualdia betetzea da, ekintza zehatza eramanez. Ardura pisua da bainan bihotz pizgarria.

Ez naiz bakarrik ; bat egiten duen taldea hautatu dut nere laguntzeko eta bere gaitasun baita indar guziak gure herriaren zerbitzuko ematen ditu. Gure baitan konfiantza izaten ahal duzue.

Jasaiten dudan ardurak umiltasun osoa merezi du. Gure herriko bizi eta garapenarentzat gure harria ekarriko dugu.  Ez dugu egina dena deseginen berritz egiteko plazerrarentzat. Bainan egia da desegokiak iduritu zaizkigun proiektuak, eta zuen bozari jarrikiz, berritz aztertuko ditugula.

Goraki nahi dut berritz erran demokraziarik ez dela eztabaidarik gabe.

Oposizioko hautetsiek ere beren partea egin beharko dute kontseiluan eta horri kasu emanen dut.

Jadanik lanean hasiak gira, lan hori nahi dugu eraginkorra, metodikoa eta zorrotza izan dadin. Badakit herriko langile guzien profesionaltasun eta esperientziaren gainean kontatzen ahalko dudala. Nere herri taldea zoriontsu eta harro da heiekin lan egitea Senpertar guzien zerbitzuko.

Azkenik, gure engaiamendu nagusietarik hiru berritz aipatuko ditut :

Lehena: zuentzat libro eta entzuteko prest. Hala izanen naiz bistan dena, axuant bakoitza bezala.

Bigarrena: biztanleak beren egitekoa diren gaiei buruz solastatu erabakiak hartu aintzinean.

Hirugarrena: herriko finantzak zorroztasunekin kudeatu.

Zuen zerbitzuko izaiteko eta gure herriko garapen harmoniatsua ekartzeko hautetsiak izan girela ez dugu ahantziko.